NORTZUK GARA

Zutarri Taberna proiektua euskaraz eta kulturaz gozatzeko txokoa da. Basauri eta inguruan hauekin harremana duten jarduerak gauzatzea neketsua dela antzemateak gogoetara eraman gintuen. Ondorioz, gure asmo gorena horixe da; aisialdi uneetan (lagunekin tragotan, gosaldu edo geldialditxo bat egiterakoan) kultura eta euskara sustatzea eta zerikusia duten hainbat ekintza posible egitea.

 

Gure proiektuaren zutarria Euskal Herriko   kultura bermatzea bada ere, gure lurretatik haratago dauden beste gizarte ezberdinenak ere ezagutu eta gerturatzea da gure helburua, aniztasuna bultzatuz, ezberdina dena ezagutuz, herria eta herri kultura aberastuz.Horretarako, gure espazio egokituak  hainbat aukera eskeintzen dizkigu; Musika, bideo-forumak, erakusketak, monologoak, hitzaldiak…  egiteko espazio aproposa da.

 

Zutarri Tabernan ez da jarrera sexista, arrazizta, homofobo ez inolako indarkeriarik onartzen. Errespetuan oinarrituriko txoko zabala da, guztion artean sortu eta hazteko pentsatua. Beraz, proposatzeko jarduerarik baduzu   eguna libre dagoen agendan begiratu eta  jarri zaitez gurekin harremanetan, pozik entzungo zaitugu eta!!

           gu      

 

 

zuek

 

ni

.

guztiok gara zutarri

                haiek

            zu

.